Nor gara

Elizaran ikastetxea Donostiako gizartean 1918 urtetik hona diharduen eskola da.

Elizaran alargunaren Fundazioak garatzen dituen jardueren partaide da. Sortzailea Micaela Elizaran anderea izan zen eta eraikuntzarako bere ondasunen zati bat eman zuen. Betidanik bere ekintza hezitzailea eskola kristauaren eta balioetan oinarritutako heziketan funtsatu da.

Irabazi asmo gabeko ikastetxea, eta gazte eta emakumezkoei hezteko dohainik, helburuarekin sortu zen. XX.mende hasierako gizarteak eta ekonomiak ez zuen ekonomia urriko familien alaben kalitatezko heziketa bermatzen. Hasieratik, Elizaran ikastetxeak bere garaierako aurreratua, berritzailea eta egoerarekiko konpromisoa hartzen zuen heziketaren alde apustu egin zuen. Luzaroan milaka emakumezko-ikasle trebatu dira ikastetxean, gizarteak eskatzen zituen ezaguerak eta trebakuntza lortuz. Honela, Elizaran ikastetxea emakumearen sustapen eta laneratzean aitzindari bihurtu zen. Gure herriko aurrezki kutxa eta bankuetan lehen aldiz egin zuten emakume asko, gure ikasgeletatik atera ziren

Ikastetxeak, eskaintza gizartearen eskakizunetara egokitzeko, etengabeko aldaketak egiteko ahalmena izan du. Gaur egun, Lanbide Heziketaren ganapenarekin (Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa), Helduen Prestakuntzarekin eta Ikasketa Osagarriekin hartu du konpromisoa.  Ikastea ez da inoiz erraza izan. Ikastetxeak, ikasteko zenbait ikasle gaztek dituzten zailtasunak jakinda, irakasle espezializatu onenak eta eskarmentu handikoak eskaintzen ditu; erakustea ere ez da erraza.

Elizaran ikastetxeak hezkuntza eta teknologiaren arteko lotura bilatzen du, berrikuntzaren alde eginez alderdi guztietan. Hezkuntza talde berritzailea gara.

Lan munduak, egokitzeko eta komunikatzeko ahalmena dutenak, ekintzaileak eta sortzaileak diren pertsonak eskatzen ditu.

Gure ikastetxeak pertsona osotasunean hezten duen formazioari erantzun nahi dio, bai arlo pertsonalean eta gizarte arloan ere.

Kulturalki oso konplexua eta globalizatutako munduan, Elizaran ikastetxeak, beti, kanpo aldera irekita egon nahi du gertatzen diren aldketen jakitun izateko, eta profesionalak eta pertsonak hezteko asmoz.

 

 

2018an 100 urte beteko ditugu

1918ko maiatzaren 31ean San Miguel ikastetxea zabaldu zen. Inork ez du ordea izen horrekin ezagutuko, eta bultzatzaile izan zen Micaela Elizaran andrearen omenez, "Escuelas Elizaran" bezala jendartetuko da