Xedea/Ikuspegia

XEDEA

Elizaran ikastetxeak helburu bezala osotasunezko prestakuntza eskaintzen die ikasleei, munduaren, pertsonaren eta bizitzaren ikuskera kristauan oinarrituz, heziketa elizaren ebanjelizazio xedearen bide bihurtuz.

Heziketa, jakintzen transmisio soila baino gehiago dela uste dugu. Heztea, estrategiak eta banakakoaren bizipenak eta zentrua baldintzatuko duten zenbait balioetan oinarritutako jokabide ereduak, eskaintzea da, baita arlo pertsonalean, eta giza arloan ere.

Horregatik, ikastetxeak autoestimuaren garapenari garrantzi handia ematen dio, eta zenbat bertute lantzeari ere, batik bat, ardura, ekintzaile izaera, zentzu kritikoa, telde lana, poztasuna eta adiskidetasuna.

Elizaran ikastetxeak, bizitza eskubidea defendatzen du, eta bakartasunean edo egoera larrietan dauden emakumeei, laguntzeko programak sustatzen ditu.

Ikastetxea gizarteari irekita dago, lan munduaren eta heziketa munduaren eskakizunei eta beharrei adi.

Garrantzizkoa da, guretzat, etengabeko prestakuntza gehitzea, behar eta oinarrizko jarreratzat hartzen baitugu.Ez da inoiz nahikoa ikasten, eta ez dugu inoiz ikasteari utzi behar.

Etengabeko aldaketan dauden gizarte eta munduan murgilduta gaude. Askotariko aldaketak, gizartean, politikan, ekonomian eta teknologian. Krisaldi ekonomikoak, teknologia berrien geldiezineko garapenak, gure gizartean eta bizitzan eragina dute.

Globalizazio kuturalak, bere balio guztiekin, ezin gaitu ahaltarazi, ezta desbideratu ere, gure balio kulturaletatik. Elizaran ikastetxeak hezkuntza programetan, Euskal Herriko hizkuntza-balioak eta kultura-balioak gehitu, bideratu eta sustatzen ditu.

 

IKUSPEGIA

Erreferentea izan nahi dugu Lanbide Heziketan, Ikasketa Osagarrietan eta Helduen Prestakuntzan

Urteetan, ikasketa arazoak dituzten gazteekin aritu gara, eta hezkuntzan ere esperientzia zabala lortu dugu.

Irakasle hurbilak, ikasleekin bat eginda eta haien arazoez arduratzen, eskaintzen ditugu.

Horregatik lantzen dugu:

  • Pertsona guztien alderdi guztiak, nolako ingurune era testuinguruan garatzen diren kontuan izanik.
  • Egoera konkretuei moldatutako erakusketa-ikasketa metodologia erabiliz.
  • Espiritu kritikoa erabiliz errealitatearen ezagutza eta analisia bultzatuz.
  • Guztion aukera desberdin defentsatik.
  • Gure inguruneko beharrekiko konpromisoa sustatzen.
  • Gure ikastetxeko bizitzan elkarbizitzako arauen begirunetik eta elkarrizketatik

2018an 100 urte beteko ditugu

1918ko maiatzaren 31ean San Miguel ikastetxea zabaldu zen. Inork ez du ordea izen horrekin ezagutuko, eta bultzatzaile izan zen Micaela Elizaran andrearen omenez, "Escuelas Elizaran" bezala jendartetuko da

Informazio gehiago

943 422 427

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.