Balenciaga Museoaren Bisita

 

 

Urriaren 8an, asteazkenean, ikastetxeko Merkataritza eta Marketin-eko Erdi Mailako ikasleak, euren tutorearekin batera, Getarian kokatuta dagoen Balenciaga Museora joan ziren, hango erakusketak, baita museoko arkitektura berezia ere ikustera.

Bisita gidatua izan zen, non goi-mailaren jostunaren   behin- betiko eta behin-behiko bildumak ikusi zituzten, azalduz ze publizitate mota egin zuen Balenciagak, zeintzuk izan ziren bere lorpenak, bezero motak, dendak,eta abar.

 Esperientzia nahiko interesgarria izan zen, ikasleen ustez.

 

 

Ikusi gehiago...

Zurekin Bat eta Hotzaldiren Bisita

 

 

Urriaren 16 eta 17an lanbide hastapenako administrazioko eta erdi-mailako merkataritza jarduenetako eta administrazio-kudeaketako ikasleek, Caritasera Ion Odriozolarekin bisita egin zuten: Hotzaldi eta Zurekin Bat ezagutu zuten eta bertan egiten diren jarduerak ere.

Egun batzuk lehenago ikastetxean hitzaldi bat eman zuen Ion Odriozolak, eta bertan gaur egungo gizartean boluntario aritzen dinerean lana ezagutzera eman zigun. Batez ere, gure ingurune hurbilean Caritasek egiten duen lana

 

 

 

Ikusi gehiago...

Elizaran Euskal Unibertsitatearekin

Elizaran ikastetxeak, lanbide heziketako ikastetxea izanik, teoría eta praktika errealitatera hurbiltzen dituen proiektuak lantzen jarraitzen du. Zentzu honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek (EHU-UPV), Gradu amaierako lana egiteko gure ikastetxea erabili dute. Lan honek, beraien ezagutza teoriko-praktikoari aplikazio erreala lagundu du. 

 

                                                   

 

Ikusi gehiago...

Donostiako Alkatea Elizarango Pintxo-potean

 

                                 

Urriaren 2an gure ikastetxeko Ikasenpresako ikasleek aurtengo pintxo-pote berria hasi dute  eta Donostiako alkatea den Juan Karlos Izagirreren bisita izan dute. Alkateak hamaiketakoa egiteko aukera izan du eta horrela dirua jasotzeko egiten den ekintza honetan parte hartu du.

Astero, asteartean eta ostiralean, 11:00etan, Santa Maria elizaren atrioan Pintxo-potea egingo da eta jasotako dirua Ikasenpresako hezkuntza-proiektua finantzatzeko erabiliko da.

  

Informazio gehiago

943 422 427

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.