Pintxo-pote.

Ikasturtean zehar, Erdi Maila Merkataritza 2. mailako ikasleak debora dezente daramate pintxo-pote egiten. Honen helburu nagusia  dirua ateratzea da, euren kudeaketa ikasgaian egindako enpresa-proiektuak aurrera eramateko TEKNIKA-rekin batera, alegia, finantziazio iturri bezala da non, astean bitan, jolas-garaian hain zuzen ere,ikastetxeko atakan  postu txiki bat jartzen duten. 

Ikastetxeko jendearen gustuak ezagutzeko, merkatu-ikerketa txiki bat egin zuten kurtso hasieran, hau da, inkesta txiki bat bezeroen (ikasleen eta irakasleen batik bat) gustuak eta lehentasunak ongi jakiteko. 

Hori dela eta, postu honetan, patata tortila eta txistorra pintxo salgai dituzten baita kafea eta teak edota cola cao ere.

Publizitate moduan, kartel batzuk gauzatu zituzten ikastetxe osoan baita postuan jartzen zen lekuan ezartzeko.

Horretaz gain, noizbehinka eskaintza baten bat egiten dute salmentak handitzeko: prezio erdiak, pizza, ... .esate baterako.

Ideia honek, hiru urte  daramatza martxan talde honetako ikasleekin eta, emaitza nahiko ona izan denez( ikasleen erantzukizuna handituz eta euren arteko harremana landuz) ibilbide luzea izatea espero dugu.

 

 

 

 

Informazio gehiago

943 422 427

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.