EM Merkataritzako 2.kurtsoko Ikasketak Amaierako Bidaia

Gure ikastetxean, ekintza oso ohikoa ez izan arren, Erdi Mailako Merkataritza ikasleak “Ikasketak Amaierako Bidaia” prestatzen hasi ziren iaz. Horretarako, hainbat jarduera egin  eta salgai ipini dituzte; hala nola: Gabonetarako rifa, bonboi  salmenta, bitxiak(eskumuturrak, lepokoak, eraztunak, …)  bidaiarako dirua lortzeko asmoarekin.

Kulturala izateaz aparte,aisialdirako bidaia izan da ere; gure helmugak: Madrid eta Toledo.

Halaber, ikastetxeak berak, diru-laguntza baten bitartez, bidaian egindako jarduera  kulturalak ordaindu ditu.

Horrela izanda, erdi Mailako Merkataritza 2. Kurtsoko tutorea, Josu Monge, 14 ikasleekin  batera,abiatu zen abentura honetara.

 Otsailak 16tik- 21ra  txango hau egin genuen eta Madrilera baita Toledora joan ginen.

Madrilen, kultura aldetik,  Reina Sofia Museoa, Prado Museoa eta  Atotxa Tren geltokia bisita gidatuekin ikusi genituen. Halaber, “Madrid de los Austrias”, udaletxea, El Retiro parkea, Gran Vía eta Malasaña auzoa bisitatu genituen, gure kabuz.

Toledoren kasuan, katedrala, ”el tránsito” sinagoga, “El alcazar” eta alde zaharra ikusi genituen.

Baina ez pentsa!! Dena ez zen kulturala izan, aisialdiaz gozatzeko denbora ere,  izan zuten ikasleek baita farra egiteko ere . Ederki pasa genuen!

       

 

Argazki gehiago ikusteko...

Informazio gehiago

943 422 427

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.