Eusko Legebiltzarraren Bisita

Otsailaren 3an Erdi Mailako ikasleak, tutoreekin batera, Gasteizera joan ginen bisita gidatu bat egiteko  Eusko Legebiltzarrean.

1979ko urriaren 25ean Gernikako Autonomia Estatutua onetsi zen, eta horren ondorioz sortu zen Eusko Legebiltzarra. 1982ko otsailaren 1etik Gasteizko Becerro de Bengoa kaleko eraikinean dago Eusko Legebiltzarraren behin betiko egoitza. 

Lehenik, Legebiltzarreko prensa-aretoan sartu ginen, eta han, gidariak aretoak dauzkan parte desberdinak erakutsi zizkigun: elkarrizketako lekua, Mahai nagusia eta atrila.

Ondoren, Lehendakariaren, Lehendakariordeen eta Mahaiko idazkarien bulegoak dauden lehenengo solairura igo ginen. Han, Eusko Legebiltzarraren Lehendakari guztien koadroak erakutsi zizkigun.

Gero, Osoko Bilkuren aretoan sartu eta kokatu ginen. Osoko bilkuren aretoa da egoitzaren bihotza. Zur noblez (gure mendietako haritzez) egindako egitura eta larru berde iluna duten eserlekuak ditu aretoak. Eserlekuak (mahai mugikorrez, telefonoz eta sistema elektronikoz hornituak), itzulpen-tresneria, audio eta bideo grabazioa, botoak kontatzeko panela eta abar funtzionaltasunaren eta legebiltzar-lanaren eraginkortasunaren zerbitzura daude. Areto honetan egiten dira Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak.

Bilkura-aretoaren erdiko horman, Mahaiko kideak zuzendaritza-lanean egon ohi diren eserlekuen gainean, Eusko Legebiltzarraren ikurra dago jarrita, Nestor Basterretxeak egindako eskultura. Ikurrak "Izaro" du izena eta haritzez egina da, aretoko zur guztia bezala, eta zuhaitz baten itxura du. Elizateetako arbolen azpian legegintzan aritzeko euskal ohitura berreskuratzen eta eguneratzen du.

Bukatzeko, Euskal Legebiltzarraren funtzionamendu eta Euskadiko kultur eta turismo aberastasunei buruz bideo batzuk ikusi genituen.

Ateratzerakoan, Andre Maria Zuriaren Plaza ondoren dauden kaleen zehar ibili ginen eta amaitzeko, Boulebard merkataritza-gunera bazkaltzera hurbildu ginen.

 

                 

 

     

         

                               

       

Informazio gehiago

943 422 427

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.