Zugarramurdira Irteera

Otsailaren 3an Oinarrizko Lanbide Heziketaren ikasleak, tutoreekin batera, Zugarramurdira joan ziren “Sorginen Leizea” eta Sorginen Museoa bisitatzera.

"Sorginen leizea" lurrazaleko gune karstiko ikaragarria da, Zugarramurdiren herrigunetik mendebaldera kilometro erdi eskasera kokatua.

Barrunbe nagusia ur-korronte batek, gaur egun oraindik ere emari handikoak, zulatu zuen: infernuko erreka izenekoak. Guneak beste bi galeria ditu goialdean, nagusiaren orientazio bertsukoa, eta barrunbe nagusira irekitzen dira.

Gune karstiko honen izena, antzina leizearen zenbait salatan egiten ziren ospakizun paganoetatik hartua da. 1609tik 1614ra bitarteko Inkisizio-prozesuan, Zugarramurdin sorginkeria egiten zela erakusten zuen bistako frogatzat aurkeztu ziren.  

Zugarramurdiko Sorginen Museoa Zugarramurdin eta inguruetan XVII. mendean gertatutakoaren berri emateko asmoz sortu zen Garai hartako gizarte-egoeraren, inkisizioaren biktima izan ziren pertsonei, gizon-emakumeei, eskainitako omenaldia izan nahi du.

 

 

                           

            

                           

       

                       

     

    

   

 

Informazio gehiago

943 422 427

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.