Eusko Legebiltzarraren Bisita

Otsailaren 3an Erdi Mailako ikasleak, tutoreekin batera, Gasteizera joan ginen bisita gidatu bat egiteko  Eusko Legebiltzarrean.

1979ko urriaren 25ean Gernikako Autonomia Estatutua onetsi zen, eta horren ondorioz sortu zen Eusko Legebiltzarra. 1982ko otsailaren 1etik Gasteizko Becerro de Bengoa kaleko eraikinean dago Eusko Legebiltzarraren behin betiko egoitza. 

Lehenik, Legebiltzarreko prensa-aretoan sartu ginen, eta han, gidariak aretoak dauzkan parte desberdinak erakutsi zizkigun: elkarrizketako lekua, Mahai nagusia eta atrila.

Ondoren, Lehendakariaren, Lehendakariordeen eta Mahaiko idazkarien bulegoak dauden lehenengo solairura igo ginen. Han, Eusko Legebiltzarraren Lehendakari guztien koadroak erakutsi zizkigun.

Gero, Osoko Bilkuren aretoan sartu eta kokatu ginen. Osoko bilkuren aretoa da egoitzaren bihotza. Zur noblez (gure mendietako haritzez) egindako egitura eta larru berde iluna duten eserlekuak ditu aretoak. Eserlekuak (mahai mugikorrez, telefonoz eta sistema elektronikoz hornituak), itzulpen-tresneria, audio eta bideo grabazioa, botoak kontatzeko panela eta abar funtzionaltasunaren eta legebiltzar-lanaren eraginkortasunaren zerbitzura daude. Areto honetan egiten dira Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak.

Bilkura-aretoaren erdiko horman, Mahaiko kideak zuzendaritza-lanean egon ohi diren eserlekuen gainean, Eusko Legebiltzarraren ikurra dago jarrita, Nestor Basterretxeak egindako eskultura. Ikurrak "Izaro" du izena eta haritzez egina da, aretoko zur guztia bezala, eta zuhaitz baten itxura du. Elizateetako arbolen azpian legegintzan aritzeko euskal ohitura berreskuratzen eta eguneratzen du.

Bukatzeko, Euskal Legebiltzarraren funtzionamendu eta Euskadiko kultur eta turismo aberastasunei buruz bideo batzuk ikusi genituen.

Ateratzerakoan, Andre Maria Zuriaren Plaza ondoren dauden kaleen zehar ibili ginen eta amaitzeko, Boulebard merkataritza-gunera bazkaltzera hurbildu ginen.

 

                 

Ikusi gehiago...

2016ko Eibarreko Azoka

Urtero bezala, Eusko Jaurlaritza gauzatutako proiektu praktiko batean,TEKNIKA, parte hartzen dute Erdi Mailako Merkataritzako 2. Kurtsoko ikasleek . Proiektu honen helburuak, besteak beste, haiek, jarraibide eta kronograma batekin lagunduta, euren enpresa propioa sortu behar dute produktu edota zerbitzu bat komertzializatzeko eta, horrela, bezero potentzialei ezagutarazteko.

Hori dela eta, otsailak 2an, eta proiektu amaiera bezala, Eibarrera joan ginen, urtero egiten den azoka batean gure 3 aurtengo enpresa ezagutaraztera. Goiz osoa eman genuen han beste ikastetxe eta institutu askorekin. Saltzeko produktu eta zerbitzuak oso ezberdinak izan ziren batzuk oso originalak ere bai.

Emaitzak ona izan genituen, jende ugari ibili zelako han, eguraldia lagunduz.

Hona hemen argazkitxo batzuk

 

Ikusi gehiago...

Pintxo-pote.

Ikasturtean zehar, Erdi Maila Merkataritza 2. mailako ikasleak debora dezente daramate pintxo-pote egiten. Honen helburu nagusia  dirua ateratzea da, euren kudeaketa ikasgaian egindako enpresa-proiektuak aurrera eramateko TEKNIKA-rekin batera, alegia, finantziazio iturri bezala da non, astean bitan, jolas-garaian hain zuzen ere,ikastetxeko atakan  postu txiki bat jartzen duten. 

Ikastetxeko jendearen gustuak ezagutzeko, merkatu-ikerketa txiki bat egin zuten kurtso hasieran, hau da, inkesta txiki bat bezeroen (ikasleen eta irakasleen batik bat) gustuak eta lehentasunak ongi jakiteko. 

Hori dela eta, postu honetan, patata tortila eta txistorra pintxo salgai dituzten baita kafea eta teak edota cola cao ere.

Publizitate moduan, kartel batzuk gauzatu zituzten ikastetxe osoan baita postuan jartzen zen lekuan ezartzeko.

Horretaz gain, noizbehinka eskaintza baten bat egiten dute salmentak handitzeko: prezio erdiak, pizza, ... .esate baterako.

Ideia honek, hiru urte  daramatza martxan talde honetako ikasleekin eta, emaitza nahiko ona izan denez( ikasleen erantzukizuna handituz eta euren arteko harremana landuz) ibilbide luzea izatea espero dugu.

 

 

 

 

Santo Tomas Eguna ospatzeko

Aurten ere, Ikastetxeko ikasleek parte hartu dute Gabonetako Postal Lehiaketan eta txistorra ogitartekoak jan baino lehen, postal onena bozkatzeko aukera izan dute.

                 

Ikusi gehiago...

Informazio gehiago

943 422 427

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.