San Telmo Museoaren Bisita

Azaroaren 30an, merkataritza, Erdi maila 1. mailako ikasleak bere tutorearekin batera, San Telmo Museora joan ziren publizitateko praktika bat egitera. Han bertan zeuden irudi batzuekin eta, han emandako ikastaro batean, teknika batzuk ikasi ondoren,  Irudi analisia landu zuten ikasleek marketing ikasgaiaren barruan.

                                                             

Ikusi gehiago...

Euskararen Eguna

Euskararen eguna ospatzeko,  ikasleek zuhaitz bat euskararen inguruko esaldiaz beteta  osatu  dute eta,  horren aurrean, euskal musika entzunez, hamaiketako goxoa jan dute. Horretaz gain, euskararen alde pegatinak banatu eta kartelak txintxilikatu dira.

               

Ikusi gehiago...

EkoLingua

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko ikastetxetako 16 urtetik 20 urte bitarteko gazteak bildu zituen, azaroaren  29an, Tabakaleran EkoLingua izeneko karta-jokoaren bidez euskarari buruz hitz egiteko. Helburua gazteak hizkuntzaren inguruko gogoeta egitea eta eragitea da, argumentu berriak eta kontzeptu berriak mahai gainean jarriz.  

Elizaran Ikastetxeak parte hartu zuen honetan ere.

Ikusi gehiago...

More Articles...

  1. Udazkena heldu da!!!