Zugarramurdira Irteera

 Urtarrilaren 31n  Oinarrizko Lanbide Heziketaren eta Osagarriaren  ikasleak, tutoreekin batera, Zugarramurdira joan ziren “Sorginen Leizea” bisitatzera.

"Sorginen leizea" lurrazaleko gune karstiko ikaragarria da, Zugarramurdiren herrigunetik mendebaldera kilometro erdi eskasera kokatua.

Gune karstiko honen izena, antzina leizearen zenbait salatan egiten ziren ospakizun paganoetatik hartua da. 1609tik 1614ra bitarteko Inkisizio-prozesuan, Zugarramurdin sorginkeria egiten zela erakusten zuen bistako frogatzat aurkeztu ziren.  

 

                                        

Ikusi gehiago...

2018ko Eibarreko Azoka

Otsailaren 1ean Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe ezberdinetatik 1000 ikasle inguru Eibarreko V Ikasenpresa Programaren Azokan topo egin zuten., 168 stand ikasturtean zehar landutako produktu eta zerbitzuekin betez.

Jarduera honek programaren amaiera bikaina suposatzen du, baina azokaraino heltzeko aurretik ikasleek hurrengoetan buru belarri aritu dira: enpresa martxan jartzen, negozio ideia lantzen, merkatu ikerketa burutzen, marketing erabakiak hartzen eta produktu edo zerbitzuak ekoizten.

Gure ikastetxeko Erdi Mailako Merkataritzako 2. Kurtsoko ikasleek azokan parte hartu zuten euren produktuak saltzen.

        

Ikusi gehiago...

Antzerkian

Euskararen Eguna dela eta, ikastetxe osoa Antzerki Zaharrera joan ginen antzerki saio bat ikustera.  Antzezlana “Inside Out” ikusi genuen, Santo Tomas Lizeoa B konpainiak antzeztua.

         

Ikusi gehiago...