Euskararen eguna ikastetxean

Euskararen eguna ospatzeko, ikasleek txartelak osatu dituzte euskara munduko hainbat hizkuntzetan nola esaten den azalduz, eta ondoren zuhaitz batean zintzilikatu dute. Zuhaitz aurrean, Euskal musika entzunez, hamaiketako goxoa jan dute.

Horretaz gain, euskararen alde pegatinak banatu eta kartelak txintxilikatu dira.