2018ko Eibarreko Azoka

Otsailaren 1ean Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe ezberdinetatik 1000 ikasle inguru Eibarreko V Ikasenpresa Programaren Azokan topo egin zuten., 168 stand ikasturtean zehar landutako produktu eta zerbitzuekin betez.

Jarduera honek programaren amaiera bikaina suposatzen du, baina azokaraino heltzeko aurretik ikasleek hurrengoetan buru belarri aritu dira: enpresa martxan jartzen, negozio ideia lantzen, merkatu ikerketa burutzen, marketing erabakiak hartzen eta produktu edo zerbitzuak ekoizten.

Gure ikastetxeko Erdi Mailako Merkataritzako 2. Kurtsoko ikasleek azokan parte hartu zuten euren produktuak saltzen.