Zugarramurdira Irteera

 Urtarrilaren 31n  Oinarrizko Lanbide Heziketaren eta Osagarriaren  ikasleak, tutoreekin batera, Zugarramurdira joan ziren “Sorginen Leizea” bisitatzera.

"Sorginen leizea" lurrazaleko gune karstiko ikaragarria da, Zugarramurdiren herrigunetik mendebaldera kilometro erdi eskasera kokatua.

Gune karstiko honen izena, antzina leizearen zenbait salatan egiten ziren ospakizun paganoetatik hartua da. 1609tik 1614ra bitarteko Inkisizio-prozesuan, Zugarramurdin sorginkeria egiten zela erakusten zuen bistako frogatzat aurkeztu ziren.