Eureka Zientzia Museora Irteera

Ikasturte berria hasteko Oinarrizko Lanbide Heziketako bigarren kurtsoko ikasleak Eureka Zientzia Museoara joan ziren.

Eureka Zientzia Museoa, kutxaren Gizarte Ekintza, gure gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.

 

                  

Ikusi gehiago...

Tabakalerara Irteera

Ikasturteari hasiera emateko Erdi mailako ikasleak Tabakalerara joan ziren bere instalazioak ezagutzera,

Tabakalerak 90 urtez Donostiako tabako fabrika izan ostean, 2015ean zabaldu zituen ateak Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentro gisa eraberriturik. Sorkuntza sustatu eta hedatzea du helburu, eta horretara bideratzen ditu zerbitzu eta jarduerak. Kultur proiektu bat izateaz gain, erakundez eta ekimen pribatuz osatutako kultur ekosistema bat ere bada Tabakalera, baita jendearen gozamenerako zabalik dagoen plaza publikoa ere.

                            

Ikusi gehiago...

Eusko Legebiltzarrera Irteera

Urtarrilaren 31n Erdi Mailako ikasleak, tutoreekin batera, Gasteizera joan ginen bisita gidatu bat egiteko  Eusko Legebiltzarrean.

1979ko urriaren 25ean Gernikako Autonomia Estatutua onetsi zen, eta horren ondorioz sortu zen Eusko Legebiltzarra. 1982ko otsailaren 1etik Gasteizko Becerro de Bengoa kaleko eraikinean dago Eusko Legebiltzarraren behin betiko egoitza. 

Lehenik, Legebiltzarreko prensa-aretoan sartu ginen, eta ondoren, Lehendakariaren, Lehendakariordeen eta Mahaiko Idazkarien bulegoak dauden lehenengo solairura igo ginen.

Gero, Osoko Bilkuren aretoan sartu eta kokatu ginen. Areto honetan egiten dira Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak.

Bilkura-aretoaren erdiko horman, Mahaiko kideak zuzendaritza-lanean egon ohi diren eserlekuen gainean, Eusko Legebiltzarraren ikurra dago jarrita,"Izaro" izenekoa, Nestor Basterretxeak egindako eskultura. 

Ateratzerakoan, Andre Maria Zuriaren Plaza ondoren dauden kaleen zehar ibili ginen eta amaitzeko, Boulebard merkataritza-gunera bazkaltzera hurbildu ginen.

                 

 

Ikusi gehiago...