TKNIKA-IKASENPRESA.

IKASENPRESA, ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza programa bat da, Erdi Mailako merkataritzako espezialitatean barruan.

Lan egiteko modua

  • Ikasenpresa programa bereziki praktikoa da. 1.kurtsoan ikasitako gauzak modu praktikoan erabiltzen dira 2.kurtsoan.
  • Enpresaren ekoizpen-prozesu osoa gauzatzen da.
  • Gaur egun erabiltzen diren teknologia berriak eta sare-sozialak lantzen ditugu, enpresaren barruko zein kanpoko komunikazioa mantentzeko

Baliabideak eta Itunak

Gure enpresak aurrera eramateko eta autofinantziazioa lortzeko, honako ekintzak egin ditugu:

  • Pintxo-potea ikastetxean
  • Gabonetako rifa salmenta
  • Goxokien salmenta
  • San Tomas ferian parte hartzea (Donostia)
  • Elkarlan Gipuzkoako Caritasekin
  • Produktuen salmenta eta aurkezpena Eibarko azokan (proiektuaren amaiera)

 

Tknikako Helburuak

  • Enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea
  • Gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar).
  • Beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbiltzea
  • Ikasleen eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatzea

Programaren edukia

Ikasleek enpresa txiki bat muntatuko dute ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak egingo dituzte (irudi korporatiboa, diseinuak, administrazioa, marketina, salerosketa, eta abar).

Produktu errealak izango dira, beraiek egindakoak eta merkaturatutakoak.

Otsailean, azoka bat antolatzen da, eta ikastetxeetan sortu diren enpresek beren produktuak azaldu eta saldu ahal izango dituzten bertan.

Informazio gehiago

943 422 427

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.