Helduen Hezkuntza (HHI)

 

Gure ikastetxeak eskeintzen du III.Gradua(azken maila) Helduen hezkuntzan. Gradu hau gainditzean,Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortzen da.

Helburu orokorrak

Pertsona helduen hezkuntzak izango dituen helburu orokorrak hauek dira:
  1. Oinarrizko prestakuntza lortu eta eguneratu, eta hezkuntza-sistemaren maila guztietara heltzeko bidea erraztea.
  2. Bere lanbide-prestakuntza hobetzea, edo beste profesio batzuetara iristeko prestakuntza lortzea.
  3. Gizarte, kutura, politika eta ekonomia-bizitan parte hartzeko ahalmena garatzea

Curriculumaren edukia

Pertsona helduen oinarrizko prestakuntzarako curriculuma modulutan antolatuko da, hiru eremu hauen inguruan:

Komunikazioaren eremua:

  • Gaztelania eta literatura
  • Euskal hizkuntza eta literatura
  • Atzerriko hizkuntza (Ingelesa)

Gizarte ezagutzaren eremua:

  • Gizarte-zientziak

Zientifiko-teknologikoaren eremua:

  • Natur-zientziak
  • Matematika
  • Teknologia

Bi hautazko ikasgaiak

Sartzeko baldintzak:

Gure Ikastetxeak eskaintzen duen III.Graduko Helduentzako Hezkuntzan parte hartzeko eskakizunak hauek dira:

  • 18 urte baina gehiago izatea edo 16 urte baino gehiago eta lan kontratu bat edukitzea zentrura ezin etorri ahal izatea

  • DBHko Lehen Zikloa gainditua izatea

  • LH osoa egin izana

  • III. fasean sartzeko lehen proba bat gainditzea

Matrikula epea

H.H.I.ko kurtsoa bi lauhilabetetan (iraila/urria eta otsaila/maiatza) banatzen da, eta bere ordutegia goizeko 9etatik 13:30ak arte da.
Matrikulak, epe hauek hasi baino lehenago egin daitezke.

Informazio gehiago

943 422 427

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.