EM Merkataritzako 2.kurtsoko Ikasketak Amaierako Bidaia
Gure ikastetxean, ekintza oso ohikoa ez izan arren, Erdi Mailako Merkataritza ikasleak “Ikasketak Amaierako Bidaia” prestatzen hasi ziren iaz. Horretarako, hainbat jarduera egin eta salgai ipini dituzte; hala nola: Gabonetarako rifa, bonboi salmenta, bitxiak(eskumuturrak, lepokoak, eraztunak, …) bidaiarako dirua lortzeko asmoarekin.
Kulturala izateaz aparte,aisialdirako bidaia izan da ere; gure helmugak: Madrid eta Toledo.
Halaber, ikastetxeak berak, diru-laguntza baten bitartez, bidaian egindako jarduera kulturalak ordaindu ditu.
Horrela izanda, erdi Mailako Merkataritza 2. Kurtsoko tutorea, Josu Monge, 14 ikasleekin batera,abiatu zen abentura honetara.
Otsailak 16tik- 21ra txango hau egin genuen eta Madrilera baita Toledora joan ginen.
Madrilen, kultura aldetik, Reina Sofia Museoa, Prado Museoa eta Atotxa Tren geltokia bisita gidatuekin ikusi genituen. Halaber, “Madrid de los Austrias”, udaletxea, El Retiro parkea, Gran Vía eta Malasaña auzoa bisitatu genituen, gure kabuz.
Toledoren kasuan, katedrala, ”el tránsito” sinagoga, “El alcazar” eta alde zaharra ikusi genituen.
Baina ez pentsa!! Dena ez zen kulturala izan, aisialdiaz gozatzeko denbora ere, izan zuten ikasleek baita farra egiteko ere . Ederki pasa genuen!